DEBAKO ESKULANGINTZARAKO IRAKASKUNTZA ZENTROA

EUSKARAZ | CASTELLANO
Deba eskola una escuela con historia

Historia duen Eskola

Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroak 1981. urtetik dihardu lanean, beti Debako Udalaren babespean eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren lankidetzarekin. Zentroaren antolaketa publikoa eta udalekoa den fundazio batean oinarrituta dago, eta patronatu batek zuzentzen du.

Hauek dira zentroan eskaintzen diren irakasgaiak: Zeramika, Brontzearen Galdaketa Artistikoa, Kalkografiazko Grabatua eta Egurrez eta Harriz egindako Eskulturak. Irakasgai osagarriak Marrazkia eta Pintura, Forma eta Kolorea eta Artearen Historia dira.

Irudimena askatzea, ideiak garatzea eta eskulangintzaren eremuko tekniketan profesionalak trebatzea da zentroaren filosofia nagusia, betiere sustraietan eta desagertzeko zorian dauden teknika horiek gure komunitatean utzi duten aztarnetan oinarrituta. Horrela bada, formula berriak erabiltzen dira, eta teknikak orainaldi guztiz azkar eta aldakorrera moldatzen dira, baina zentroa zer gizarteren barruan dagoen kontuan izanda, eta gizarte horri zuzenduta.

Eskola irekia da, diziplina anitzekoa eta modernoa, aspaldiko lanbide, teknika eta irakaskuntza eskaintzen dituena, baina garai berrietara moldatuta, eta horiek esperimentazio-izaera ematen diote, Euskal Herrian ezohikoa eta bakana dena.

Espezialitateko ikastaroak:

  • Harlanketa eta Zurlanketa
  • Zeramica
  • Brontze galdaketa artistikoa
  • Grabaketa kalkografikoa

Hautagaiak:

Tailerrerako teknologia, egurra, marrazketa, aguafuertea, pintura, modelaketa, moldeak, serigrafia zeramikoa, xilografia eta harria.

Tailer irekia:

Nahi duenak, gure eskolan ematen diren espezialitateak tailer irekien bitartez ikasteko aukera du. Ikasleek nahi duten egun kopuruetan, klaseko ordutegian eta irakaslearen laguntzarekin, aukeratutako espezialitatean lan egin dezakete.

Klaseak arratsaldez ere bai

IKASTARO INTENTSIBOAK (Maiatzean)

  • MOLDEAK
  • GRABAKETA KALKOGRAFIKOA
  • TORNUA
  • HARRIA
  • MARGOKETA EGURREZKO EUSKARRIETAN

Data: Maiatzaren 8 tik 19ra arte

Ordutegia: 10:00etatik 12:30etara

Prezioa: 150€

Hemen Gaituzu:

Artzabal, 6 - 20820 Deba (Gipuzkoa)

T: 943191804 - e-mail: debarte@debarte.net