DEBAKO ESKULANGINTZARAKO IRAKASKUNTZA ZENTROA

EUSKARAZ | CASTELLANO

Grabaketa kalkografikoa

Gela hau bertan kalkografiazko grabatuaren eta estanpazioaren irakaskuntza eskaini ahal izateko prestatua dago. Grabatua lantzen den lantegietan, irudia ugaritzeko antzinako teknikak erabiltzen dira, eta egungo grabatzaileak plantxa bakoitzean eskuz, era pertsonalean eta zuzenean grabatzen du.
Estanpazioa ere modu esklusiboan egiten da.

Gela honetan, ibilaldi bat egin daiteke grabatzeko ezagutzen ditugun tekniketan zehar: punta lehorra, xixela, aguafuertea, urtinta, marea belatza edo “mezzotinta”, azukrez, eta abar. Era berean, estanpatzeko edo inprimatzeko teknikak ere ikas daitezke, kolore bakarrez edo kolore anitzez, plantxa baten edo batzuen gainean.

 

Irakaslea: J.L. Baroja Collet

Espezialitateko ikastaroak:

  • Harlanketa eta Zurlanketa
  • Zeramika
  • Brontze galdaketa artistikoa
  • Grabaketa kalkografikoa

Hautagaiak:

Tailerrerako teknologia, egurra, marrazketa, aguafuertea, pintura, modelaketa, moldeak, serigrafia zeramikoa, xilografia eta harria.

Tailer irekia:

Nahi duenak, gure eskolan ematen diren espezialitateak tailer irekien bitartez ikasteko aukera du. Ikasleek nahi duten egun kopuruetan, klaseko ordutegian eta irakaslearen laguntzarekin, aukeratutako espezialitatean lan egin dezakete.

Klaseak arratsaldez ere bai

IKASTARO INTENTSIBOAK (Azaroan)

  • GRABAKETA KALKOGRAFIKOA
  • HARRIA
  • EGURRA
  • MARRAZKETA

Data: Maiatzaren 13 tik 24ra arte

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara

Prezioa: 150€

Hemen Gaituzu:

 

Artzabal, 6 - 20820 Deba (Gipuzkoa)

T: 943191804 - e-mail: debarte@debarte.net